Asteburuko futbol partidak

Erabiltzailearen aurpegia ZKE Futbola 2021ko abe. 2a, 15:30

Asteburu honetan, guztira 6 partida jokatuko dira Astin; 4 larunbatean eta 2 igandean.

Hemen dituzue ZKE futboleko neska-mutilek asteburu honetan etxean zein kanpoan jokatuko dituzten partidak.

Euskal Ligako Jubenil mutilek larunbat arratsaldean jokatuko dute euren partida Santutxu talde bilbotarraren aurka, Astin 15:30etatik aurrera. 

Emakumezkoen lehen taldeak ere larunbatean jokatuko du baina Basaurin, Basauriko Kimuak taldearen aurka, arratsaldeko 16:00etatik aurrera.

Gizonezkoen lehen taldeak, berriz, igande eguerdian jokatuko du Aretxabaletaren aurka, Astin 12:00etatik aurrera.