Asteburuko futbol partidak

Erabiltzailearen aurpegia ZKE Futbola 2021ko abe. 11a, 11:00

Asteburu honetan, guztira 9 partida jokatuko dira Astin; 3 larunbatean eta 6 igandean.

Hemen dituzue ZKE futboleko neska-mutilek asteburu honetan etxean zein kanpoan jokatuko dituzten partidak.

Emakumezkoen lehen taldeak larunbat arratsaldean jokatuko du Leioako Emakumeen aurka Astin, arratsaldeko 15:30etatik aurrera.

Gizonezkoen lehen taldeak, berriz, igande eguerdian jokatuko du Bergararen aurka etxetik kanpo, 12:00etatik aurrera.

Euskal Ligako jubenilek ere igandean jokatuko dute euren partida, Amorebietaren aurka Astin, arratsaldeko 15:30etatik aurrera.