Asteburuko futbol partidak

Erabiltzailearen aurpegia ZKE Futbola 2021ko abe. 16a, 23:03
Asteburu honetan, guztira 9 futbol partida jokatuko dira Astin; 6 larunbatean eta 3 igandean. Horrez gain, Futbol Eskola eta helduen Playeruak ere ospatuko dira igande goizean.
Hemen dituzue asteburu honetan gure neska-mutilek etxean zein kanpoan jokatuko dituzten futbol partidak.
 
Emakumezkoen zein gizonezkoen lehen taldeek larunbat arratsaldean jokatuko dituzte beraien partidak Oiartzun eta Ordizia taldeen aurka hurrenez hurren, Astin 15:30etatik aurrera.
 
Euskal Ligako jubenil mutilek, ere larunbat arratsaldean jokatuko dute 15:45etatik aurrera etxetik kanpo, Laudioren aurka.
 
Horrez gain, igande goizean 09:30etatik aurrera helduen Playeruak ospatuko dira hondartzan. Astin, berriz, Futbol Eskolako hirugarren jardunaldiko hainbat partida jolastiko dira.