Kike Amonarriz Antoniano Ikastetxean asteartean

Erabiltzailearen aurpegia Antoniano Ikastetxea 2017ko abe. 10a, 20:25

Euskararen eguna ospatu genuen abenduaren 3an, baina euskara egunero da gure ardura. Horregatik, gurasoekin gaiaren inguruko hizketaldi bat izan nahi genuke, eta horretarako Kike Amonarrizi eskatu diogu etortzeko. Kikek hitzaldi bat emango digu gurasoen euskararen erabileraren inguruan, Euskaraz aritzen diren gurasoak haurren eredu eta Zarauzko erabileraren akuilu izenburuarekin.Hitzaldia abenduaren 12an izango da, Antoniano aretoan, 17:30ean.