Workshopak Antoniano ikastetxean

Erabiltzailearen aurpegia Antoniano Ikastetxea 2018ko urt. 15a, 12:20

Antoniano Ikastetxeko ikasleek Workshopetan murgildurik pasa zituzten pasa den asteko osteguna eta ostirala. Azken urte hautetako berrikuntzen barnean, iaz hasitako ekimen arrakastatsua aurten ere aurrera atera dute eta LH5etik hasi eta DBH3ra arteko ikasle guztiek.

Bi egunotan tailer edo jarduera desberdinetan aritu dira, hainbat konpetentzia landuz. Guztira hamabi lantegi antolatu dituzte; hala nola, Street art, Handmade poltsak, Skate surf, Pita eta korapiloa, Txiki txef, Zientziaz Blai, Orientazioa,...eta abar. Ikasle bakoitzak bere izaera eta afizioen arabera zein tailerretan parte hartu aukeratu ahal izan du eta horien inguruan ikasi eta disfrutatzeko parada paregabea izan dute.