Demagun

Erabiltzailearen aurpegia Arantxa Aldalur 2019ko eka. 20a, 11:05

Demagun etiketarik gabe bizi garela;

Demagun nor zer baino garrantzitsuagoa dela;

Demagun zuri-beltza bukatu zela;

Demagun ostadarrak inguratzen gaituela;

Demagun armairurik ez dagoela;

Demagun inguruko berririk ez dela;

Demagun haurrentzat iragana dela;

Demagun errespetua dela nagusi;

Demagun aniztasuna dela errealitatea;

Demagun denean denetik dela naturala;

Demagun izatea dela bermea;

Demagun egunero dela eguna;

 

Demagun …

Demagun…

Demagun…

 

Egin dezagun!