Hazpegiak aztertzen

Erabiltzailearen aurpegia Arantxa Aldalur 2020ko eka. 22a, 12:25

Telebistan psikologo bat, emakumea (besterik gabe, agian gizonezkoa etorri zaizulako burura), persona baten hazpegiak aztertzen ari zen.

Psikologoa begiratze hutsak ematen digun informazioa arrazoitzen ari zen.

Intuizioak baditu arrazoirik gabeko zioak, azalpen zientifikorik gabeak; baina
emakumea hitzik gabeko hizkuntzak esaten duena zergatik dioen adierazten ari zen, aurpegiko keinu batzuei erreparatuta.

Behin baino gehiagotan kendu diot ahotsa telebistari eta hitz egiten ari denaren
elerik gabeko mintzaira horri erreparatu; informazio handia jasotzen da
ezezagunaren irudipena izateko. Maiz ezaguna duenak esan dit bete-betean asmatu dudala; halere, zuhur jokatu beharra dago entzuteko aukerarik ez emateko, arinegi epaitzeko eta beste hainbateko arriskutik ihes egiteko.

Hitzik gabe hainbeste hitz egin daitekeenez, eleekin baino askoz gehiago, makina batek ikasi egiten du jendaurrean nola aritu. Ez ahaztu, ordea, norbere keinuak ez direnean, naturaltasunik ez dagoenean, jendeak igarri egiten duela eta agian ez daki esaten zergatik baina zerbaitek huts egiten duela sentitzen du.

Norbaitek hitz egiten duenean, deitu zientzia, deitu intuizioa, deitu psikologia,
besteok, era kontziente edo inkontzientean, hazpegiak aztertzen ditugu eta badakigu gezurretan ari zaigun ala ez; geure keinuek ere adierazten dute benetan ari garenetz.