Playerotako emaizak eta Mikel Ayerbe biharko saioan

Erabiltzailearen aurpegia Arraio Irratia 2017ko ots. 16a, 09:36
Kaixo entzule maite! Biharko saioan playeroen 12. jardunaldiko emaitzak errepasatuko ditugu. Azken txanpa honetan ezusteko bat edo beste gertatu zen Zarauzko hondartzan, sailkapena pil-pilean jarriz. Honez gain Mikel Ayerbe palista ohia izango da gurean. Urte askoren ondoren iaz hartu zuen erretiroa pala profesionalaren mundutik. Ezin dugu ahaztu 2012an binakako munduko txapelketa irabazi zuela Esteban Gaubekarekin. […]

Osorik irakurri