Zuzeneko bertso saioa eskainiko dute gaur, Arraio Irratian

Konfinamendu garaian arrakasta izan zuten saioei segida emateko asmoz, bat-bateko saioa eskainiko dute gaur Arraio Irratian, Bapateko Unibertsoa irratsaioan. Lau bertsolari ariko dira saioan: bi andoaindar eta bi zarauztar. Ion eta Beñat Beloki ariko dira Andoaindik bertsotan, eta uhinen beste aldean, Zarautzen, Joritz Bastarrika eta Markel Eizagirre.

Astelehenero bezala, 20:00etan hasiko da saioa, FM-ko 99.3an.

Osorik irakurri