Herri galdeketa

EAk maiatzaren 7ko herri galdeketa babestu du

Erabiltzailearen aurpegia EA Zarautz 2017ko api. 8a, 16:01

Zarauzko Eusko Alkartasunaren emakume eta gizonek gure babes osoa adierazi nahi diogu maiatzaren 7an Gure Esku Dagok, Zarahitz plataformaren bitartez, antolatuko duen herri galdeketari.

Orain arte pentsa ezina zen kontsulta M-7an Zarautzen gauzatuko da, zarauztar boluntarioen ekimen baliotsuari esker. Gogoan ditugu gure arbaso eta ondotik joan diren hainbat eta hainbat senide eta lagun, egun handi honen esperoan gelditu zirenak, haiengatik eta herri honen etorkizuna guztion artean erabakitzeko bide bat eraikitzen zaigulako datorren maiatzaren 7an. Dei egin nahi diegu zarauztar guztiei parte hartu dezaten herri galdeketa honetan, hori baita demokraziaren funtsa, denon bitartez gaiak erabakitzea eta bakoitzak libreki bere iritzia ematea. Emaitza garrantzitsua izanik ere, nagusiena gu guztion parte hartzea da, gure eskubidea baita.