Alkartasun Eguna 2017 Iruñean

Erabiltzailearen aurpegia EA Zarautz 2017ko ira. 14a, 14:41

Ekitaldi politikoa eta EAko kideen bazkaria izango da Zentral Kafe Antzokian.

Urtero ohitura den moduan EAk Alkartasun Eguna ospatuko du irailaren 24an Iruñeako Zentral Kafe Antzokian.

Eguerdiko 12:00etan Miren Aranoa, Nafarroako EA-ren koordinatzaileak hasiera emango dio ekitaldi politikoari eta bertan hitza hartuko duten hizlariak aurkeztuko ditu:

  1. Ione Mugertza (Gazte Abertzaleak)
  2. Joseba Asiron (Iruñeako Alkate)
  3. Pello Urizar (Eusko Alkartasunako Idazkari Nagusia)

 

Ekitaldi Politikoaren amaieraren ondoren, 14:30ean, Zentral Kafe Antzokian alderdikide eta lagunentzat bazkaria izango da, 25 euroko salneurrian.

Egun honetaz gozatu nahi duen ororentzat Zarautzen autobusa jarriko da.

Bazkarian parte hartu edota autobusa erabili nahi dutenek, izen emateko ea-zarautz@hotmail.com email helbidera idatzi beharko dute. Izen-emate epearen azken eguna irailaren 19a izango da.