EH Bilduren adierazpena Bruselako erasoen aurrean

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Zarautz 2016ko mar. 23a, 10:17

Bruselan gertatutako eraso latzen aurrean EH Bilduk adierazpen hau helarazi nahi dio gizarteari eta iritzi publikoari:

Lehenik eta behin gure samina adierazi nahi diegu Bruselako erasoetan hilik edo zauriturik izan diren herritarrei eta haien familiei. Horrekin batera gure babes eta elkartasun osoa adierazi nahi diegu Belgikako herritarrei une larri hauetan.

Giza eskubideetan eta demokrazian oinarritutako gizarte ereduan sinesten du EH Bilduk, eta horren alde lan egiten du eta borrokatzen du egunero, Euskal Herrian eta mundu zabalean harremanak dituen herrialde guztietan. Mundu osoan gertatutako giza eskubideen eta oinarrizko printzipio demokratikoen aurkako eraso guztiak salatzen ditugu.
 
Euskal Herrian, 2016ko martxoaren 23an.