Zarauzko EH Bilduk (I)Biltzen prozesua abian jarri du

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Zarautz 2021ko mai. 14a, 11:48
EH Bilduk alkatetza duten hiru herritako alkateen mahai-inguruarekin emango zaio hasiera prozesuari. Bertan, Aizpea Otaegi, Errenteriko alkatea, Agurtzane Solaberrieta, Usurbilgo alkatea eta Iñaki Ostolaza, Zumaiako alkatea izango ditugu, beraien eta beraien herrietako esperientziak eta proiektuak gurekin partekatzeko

Zarauzko EH Bilduren saretze prozesuarekin hasi ginen orain 15 hilabete, galdetegi bat zabaldu genuenean. Orduztik hona hainbat ekintza txiki egin ditugu, eta orain, amesten dugun herri eredua definitu eta datozen urteei begira prestatzeko helburuarekin, beste urrats bat eman nahi dugu: (I)BILTZEN prozesua.  

Izenak berak dioen bezala, helburu hori lortu nahi badugu, elkarrekin bildu eta ibiltzen hastea garrantzitsua da, eta horretarako 3 saioko prozesu txiki bat antolatu dugu.

Lehenengo saioa datorren asteartean, maiatzaren 18an izango da. EH Bilduk alkatetza duen hiru herritako esperientziak ezagutzeko mahai-inguru bat antolatu dugu egun horretarako. Bertan, Aizpea Otaegi, Errenteriko alkatea, Agurtzane Solaberrieta, Usurbilgo alkatea eta Iñaki Ostolaza, Zumaiako alkatea izango ditugu, beraien eta beraien herrietako esperientziak eta proiektuak gurekin partekatzeko. Mahai-Ingurua Modelo aretoan izango da, arratsaldeko 18:30ean.

Ondoren, lan-saio bezala planteatutako beste bi saio egingo dira. 1. saioa maiatzaren 22an, egungo egoeraren azterketa eta amesten dugun Zarautz irudikatzeko eta 2. saioa, ekainaren 5ean, amesten dugun Zarautz hori lortzeko eman beharreko pausoak zehazteko baliatuko ditugu.

Mahai ingurua irekia izango da, eta presentzialki edo telematikoki jarraitzeko aukera egongo da. Lan-saioetan parte hartzeko, berriz, izena eman behar da.

Jakin badakigu horrelako ekintza batean parte hartzeak eskatzen duen esfortzua handia dela, baina EH Bildurekin bat egiten dugun zarauztarron iritzi, ikuspegi  eta ekarpenak ezinbestekoak dira prozesuaren  emaitzak zentzua izan dezan, horregatik, parte hartzera animatzen zaituztegu.

Oharrak:

  • Lan-saioetan parte hartzeko maiatzaren 19a baino lehenago izena ematea beharrezkoa da (saioak ongi antolatu eta segurtasun neurriak bete ahal izateko).
  • Izena emateko aukerak: inprimaki hau betez, email honi erantzunez edo 607265214 telefonora deituz.
  • Covid-19a dela eta, segurtasuna mantentzeko neurri guztiak zorrotz beteko dira.
  • Bi saioak Salbatore Mitxelena Ikastolako gimnasioan egingo dira.
  • Haurtzaindegi zerbitzua egongo da (aurrez jakinarazita)

Komunitatea sendotu, elkarrekin bildu eta pausoak ematen hasi behar dugu. (I)BILTZEN!