2024ko aurrekontuen lanketarako proposamenak egin dizkio EH Bilduk Udal Gobernuari

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Zarautz 2023ko aza. 23a, 11:40

Zarauztarren bizi kalitatea hobetzeko helburuarekin egindako proposamenak dira. Etxebizitza eskubidea, efizientzia energetikoa, mugikortasuna, ekonomia garapena, euskara, bizikidetza, trenbidearen lurperatzea, kultura eta beste hainbat arloetan eragin nahi dugu, eta zentzu horretan egindako ekarpenak izan dira.

Honakoak dira proposamenak: 

- Gazteen emanzipaziorako diru laguntzak.

- Alokabide bitartez etxea alokatzen duen etxe-jabeari diru laguntzak.

- Merkataritza txikia bultzatzeko merkatari berriei alokairurako diru-laguntzak.

- Hezkuntza komunitatearekin prozesu bat abian jartzea.

- Kultura departamenduko sormen proiektuak diruz laguntzeko partida igotzea.

- Udalekuak: haur guztiek aukera izan dezaten partida igotzea.

- Kiroldegiko soinuak ekiditeko eta insonorizazioaren azterketa bat egitekoa.

- Zarauzko Giza Eskubideen urraketen azterketa egitea.

- Trafikoaren inpaktuaren azterkerta egitea.

- Bidegorriak eta bizikleta bideak indartzekoa.

- Oinezkotzearekin jarraitzea.

- Lurperatzearen inguruan hartutako konpromisoei bide emateko partida bat.

- Orokietako HHko patioa berritzekoa. Pilartxo enea parkea estaltzea.

- Malekoia eta Getari bideko barandillak berritzea.

- Kalitate akustikoa aztertzeko zarata neurketak.

- Ostalari eta merkatariekin euskarari buruzko lanketa.

- Efizientzia energetikoa:

        - Udal planaren inplementazioaren azeleratzea.

        - Herritarrekin autokontsumoa bultzatu eta energia berriztagarrien aukerak lantzeko kontratazioa (sor daitezkeen komunitate energetikoei lagundu, aholkatu…)

- Disuasio aparkalekuak.

- Hegoalden lurrak erostea.

- Festetako diru partiden berrantolaketa: San Pelaio eta auzoetako festetako partidak igo eta abuztukoak orekatu.

- Udal eraikinak berritzeko plana.

- Kultur mahaia osatzea.

- Kirol mahaia osatzea.

- Bolatokia estaltzea.

- Zarauzko udaltzaingoa kontratatzeko Zarauzko Udalaren OPE/lan poltsa bat egiteko partida bat irekitzea.