Bideoa: Iñigo Manterolak arte tailerra ireki du Zarautzen

Erabiltzailearen aurpegia Erlo Telebista 2019ko eka. 27a, 12:15

Iñigo Manterola artistak lantokia ireki berri du Zarauzko Errotaberri industrialdean.

Iñigo Manterola Zarauzko bizilagunak arte tailerra jarri du martxan Zarautzen; hain zuzen, Errotaberri industrialdean. Itsasoa inspirazio iturri izan ohi du artistak, eta hegaluzearen arrantzarekin lotutako erakusketa bat aurkeztu zuen iaz. Bilduma horretako hainbat lan ikusgai daude Errotaberriko lantokian.