Etxealditik Euskaraldira!

Erabiltzailearen aurpegia Euskaraldia Zarautz 2020ko api. 21a, 09:56

Zarautzen ere Etxealditik Euskaraldira hastera doa!

Baina...

  • Zer da, zehazki?
  • Nori dago zuzendua?
  • Zer egin behar dugu?
  • Nola parte har dezakegu?

Galdera horien eta gehiagoren erantzuna ezagutu nahi? Bideo honetan dituzue Kike Amonarrizen eta Euskaraldiko koordinatzaile den Rita Aldabaldetrekuren azalpenak!

Beraz, badakizue: Jarri koloretako puntua balkoian zure etxean ahobizi edota belarriprestak daudela erakusteko. Eta animatu egunero proposatuko dizkizugun erronketakoren bat egitera!