Sanpelaioak 2017

Transpelayoak ate joka!

Erabiltzailearen aurpegia Gurekin Jai 2017ko eka. 22a, 15:49

Jaiak herritik eta herriarentzat!

Transpelayoak ate joka ditugu eta aurtengoan ere egitarau oparoa osatzen saiatu gara Gurekin Jaiko kideok!

  • Ekainak 24 larunbatean, Txipristin Aisialdi Taldearen eskutik Haurrentzako jolasak izango dira munoan. Jarraian, FreeThemAll herri bazkaya izango dugu txosnagunean (txartela oraindik ez duzula eskuratu? mugi mugii Eguzki eta Arranon daude salgai!) gainera, bazkalostea musika bidez girotuko dugu! Iaufiii! Iluntzean berriz kontzertuak izango ditugu, Urretxutik musika zoroa TXOST! taldearen eskutik, ondoren EZINKE erromeria Lekarozetik eta azkenik PIRUtaFER DJ-ek dantzan ipiniko dute txosnagunea!

  • Ekainak 25ean, Paella lehiaketarekin emango diogu hasiera egunari. Alprojako kideak esatari lanetan girotuko dute bazkari zein paellen prestaketa. Epaile lanetan ordea, Herriko Jai batzorde ezberdinak izango ditugu (Zelai Ondo, Iñurritza Jai batzordea eta SKAPA) hortaz pentsatu ondo zein izango den zuen aurtengo (auzo)errezeta magikoa! Paella lehiaketarako platerak eskainiko ditugu baina gogoratu mahaitresnak (sardeskak, labanak...) etxetik ekarri behar direla! 17etan Baltsen ibilbidea hasiko da Munoatik portura eta 17:30etan Izerditan Blaiko kideek hasiera emango diote Baltsa karrerari! (Gogoratu puzgarriak bihar 15:00tatik 18:00etara bitarte puzteko aukera izango dela Munoan!) Nor izango da aurtengo baltsa azkarrena? Originalena? Aldarrikatzaileena? Baltsa karrera amaitzean RkeR elektroxarangarekin ibiliko gara kalez kale. Iluntzean berriz, herriko SKASTI taldea izango dugu oholtza gainean eta ondoren, NURIA STRING DJ-ak girotuko du txosnagunea!

  • Ekainak 26 astelehenan, deskantsu pixka bat hartuko dugu eta arratsaldean irekiko ditugu txosnak (19etatik aurrera). Gerturatu zerbait hartzera musika eta giroa egongo baita! Kontzertuak 23:00etan hasiko dira, lehenik DRUMKOPTERS eta jarraian Argentinatik LAS TARADAS taldeak astinduko dute txosnagunea. Azkenik, EDDIE MAE eta ARIZONAKO BILLY DJ-ak izango ditugu aurtengo Transpelayoei itxiera ematen!


Edalontzi berrerabilgarri pila izango dituzuela etxean eta ekarri itzazue lasai, berdin dio Gurekin Jaiko edalontziak ez izatea, kontua berrerabiltzea baita!

Gainera, Arraio Irratia eta Jantoki Beganoaren eskutik aurten ere Jantoki Beganoa izango da Txosnagunean Ekainak 24 eta 25ean! Mmmm ze goxoa!

Azkenik, gogoratu Txosnagunean ez dela inolako erasorik onartzen!! Erasoren bat ikusiz gero salatu ezazue! Gurekin Jaien babes osoa izango duzue!

Badatoz badatoz....GORA TRANSPELAYOAK!!
JAIAK HERRITIK ETA HERRIARENTZAT!!