Azaroaren 28an Gurutxurturen irteera Alkizatik Iturriotzera

Erabiltzailearen aurpegia Gurutxurtu Aisialdi Taldea 2021ko aza. 23a, 09:05

Aurreko igandean Gorrititik Uitzira ibilbidea egin zuten Gurutxurtu Aisialdi taldeko kideek eta bidean Guratz tontorra igo zuten. Bidean bertako pagadi ederretaz disfrutatu ahal izan zuten.

Igande honetarako mendi irteera berria antolatu dute Gurutxurtukideek, atzera ere goizpasa. Oraingo honetan Alkizatik abiatuko dira, handik Zelatunera igoko dira eta ibilbidea Iturriotzen bukatuko dute. Izen ematea betiko moduan Mendizabal kinkila-dendan egin ahal izango da ostegunera arte.
Irteera honen ondoren atsedenaldi txiki bat izango dute Gurutxurtukoek, hurrengo irteera, txistorrada, abenduaren 19an egingo baitute.

Zarauzko Udalaren Gazteria Sailak diruz lagundutako jarduera.