Alkizara, Gurutxurturekin

Erabiltzailearen aurpegia Gurutxurtu Aisialdi Taldea 2022ko mar. 10a, 09:51

Martxoaren 20an izango da irteera. 9 kilometro inguruko eta 550 metroko desnibel positiboa izango duen ibilaldia egingo dugu.

Azken irteera Saien balkoira izan zen, goiz pasa ederra izan zen haurrentzat, gazteentzat eta helduentzat. Oraingoan, berriz, zeharkaldi bat antolatu dute, Alkizatik abiatu, Zelatunera igo eta Iturritotzera jaitsi. Guztira, 9 kilometro inguruko ibilaldia izango da, 550 metroko desnibel positiboarekin.

Txango honetan parte hartu nahi izanez gero, Mendizabal kinkila dendan izen eman beharko da martxoaren 14tik 18ra bitartean, arratsaldeko 19:00ak baino lehen.

Zarauzko Udalaren Gazteria Sailak diruz lagundutako jarduera da honakoa.