Gurutxurturen txistorrada maiatzaren 15ean

Erabiltzailearen aurpegia Gurutxurtu Aisialdi Taldea 2022ko mai. 5a, 08:52

Pandemiaren ondorioz abenduan antolatu ezin izan zuten urteroko ekintza hurrengo astean egingo dute.

Azken irteera Arantzazura egin zuten Gurutxurtu Aisialdi Taldekoek, elurretara. Orain, Aste Santuko atsedenaldiaren ondoren, hurrengo irteera Zarautz inguruan egingo dute eta ondoren txistorrada Orokieta ikastetxean. Izen ematea, ohi bezala, Mendizabal kinkiladendan egin beharko da, maiatzaren 12ko 19:00ak aurretik.  

Adi, oraingoan Lege Zaharren Enparantzatik abiatuko da ibilaldia.  Zarauzko Udalaren Gazteria Sailak diruz lagundutako jarduera da honakoa.