Gurutxurturen txistorrada

Erabiltzailearen aurpegia Gurutxurtu Aisialdi Taldea 2022ko abe. 9a, 12:00

Abenduaren 18an Txistorrada ospatuko dugu Gurutxurtuko kideok

Urtero bezala, aurten ere urteko azken irteera ospatzeko txistorrada egingo dugu Gurutxurtu aisialdi taldekoak, txistor eta saldaz osatua. Hamaiketakoa baino lehen, irteera txiki bat egingo dugu Zarauzko inguruak ere ezagutzeko, 6,5km ingurukoa gutxigorabehera. Ondoren, txistorrada Orokieta Herri Eskolan izango da.

Betiko moduan, izen ematea Mendizabal kinkila dendan izango da eta apuntatzeko azken eguna Abenduaren 14a (Asteazkena).

Zarauzko Udalaren Gazteria Sailak diruz lagundutako jarduera.