Ipuliñora goiz pasa

Erabiltzailearen aurpegia Gurutxurtu Aisialdi Taldea 2023ko ots. 15a, 22:00

Otsailaren 26an Berastegi aldera joango gara, animatu!

Iraupen eskia egiten asteburu aparta igaro ondoren, giharretako mina kentzeko modurik onena kirol gehiago egitea da, eta horretarako, irteera berri bat antolatu dugu Ipuliñora. Nahiz eta haur batzuk aurreneko aldiz ibili eskiatzen, eskiatzaile bikainak bihurtuta itzuli dira. Eguraldiak ere asko lagundu zuen.

Goiz-buelta guztira 7,11 kilometroko ibilbidea izango da, 429 metroko desnibelarekin.

Ohi den moduan, izen-ematea Mendizabal kinkila dendan izango da, otsailaren 23, osteguna, arratsaldeko zazpiak baino lehen.

Zarauzko Udalaren Gazteria Sailak diruz lagundutako jarduera.