Martxoaren 19an Igorinera irteera

Erabiltzailearen aurpegia Gurutxurtu Aisialdi Taldea 2023ko mar. 9a, 09:00

Gurutxurtu Aisialdi Taldeak goiz buelta antolatu du Ereñotzu inguruko mendietan

Aurtengoa elur urtea dute Gurutxurtuzaleek, hirugarrenez elurretan izan baitziren azken irteeran Ipuliñon. Halakoetan ohi den moduan elur gerra ederrak egin zituzten mendizaleek.

Hurrengo irteera martxoaren 19rako prestatu dute, hain ezaguna ez den Igorin mendira. Izen-ematea ohiko moduan Mendizabal kinkiladendan egin beharko da eta azken eguna martxoaren 16a izango da, iluntzeko zazpiak aurretik.

Zarauzko Udalaren Gazteria Sailak diruz lagundutako jarduera.