Apirilaren 23an Elgetatik Intxortara egun pasa

Erabiltzailearen aurpegia Gurutxurtu Aisialdi Taldea 2023ko api. 12a, 21:06

Gurutxurtu Aisialdi Taldeak egun pasa antolatu du Elgeta inguruko mendietara.

Aste Santutako oporrak eta gero, gogotsu datoz Gurutxurtuko mendizaleak. 

Hurrengo irteera apirilaren 23rako prestatu dute. Elgetan hasi, Intxortara iritsi eta bueltan berriz ere Elgetan bukatuko dute. Oraingoan aurtengo lehen egun pasa izango da, eta arratsaldez bueltatuko dira Zarautzera. Izen-ematea, ohiko moduan, Mendizabal kinkiladendan egin beharko da, eta azken eguna apirilaren 20a izango da, 19:00ak baino lehen.

Zarauzko Udalaren Gazteria Sailak diruz lagundutako jarduera da hau.