Maiatzaren 7an ikasturteko azken irteera Gurutxurturekin

Erabiltzailearen aurpegia Gurutxurtu Aisialdi Taldea 2023ko api. 27a, 12:30

Gurutxurtu Aisialdi Taldeak egun pasa antolatu du Lizarrustitik Sastarriko kobazulora

Ikasturtearen azken txanpan sartzera goaz eta Gurutxurtu Aisialdi taldeak denboraldiko azken irteera antolatu  du. Maiatza bukaeran izango da akanpada baino hori baino lehen Lizarrustin hasi eta Sastarrin amaituko den egun pasarekin dator. Irteera bikaina izango da Sastarriko kobazulora sartzeko aukera egongo baita.

Irteera Maiatzaren 7an izango da eta izen-ematea, ohiko moduan, Mendizabal kinkiladendan egin beharko da,. Izen emateko azken eguna Maiatzaren 4a izango da, 19:00ak baino lehen.

Zarauzko Udalaren Gazteria Sailak diruz lagundutako jarduera da hau.