Irailak 24an Gurutxurtuko irteera Arabako hondartzara

Erabiltzailearen aurpegia Gurutxurtu Aisialdi Taldea 2023ko ira. 14a, 09:20

Gurutxurtu Aisialdi Taldeak egun osoko irteera antolatu du Usako Atxara eta Uribarriko urtegian bukatuko dute.

Ikasturteari hasiera emateko Gurutxurtuk urtero bezela hondartzako irteera bat antolatu du. Aurten Arabako hondartza batean bukatuko dute, Landako hondartzan. Arlabandik abiatuta Usako Atxara igo eta bainu freskagarri batekin amaitzeko aukera izango da.

Irteera Irailaren 24an izango da eta izen-ematea, ohiko moduan, Mendizabal kinkiladendan egin beharko da,. Izen emateko azken eguna Irailaren 20a (asteazkena) izango da, 19:00ak baino lehen.

Zarauzko Udalaren Gazteria Sailak diruz lagundutako jarduera da hau.