Urriaren 8an Gurutxurturen goiz buelta

Erabiltzailearen aurpegia Gurutxurtu Aisialdi Taldea 2023ko ira. 28a, 09:15

Lapurdiko Xoldokagaina ezagutzeko aukera izango da.

Eguraldi zoragarria lagun, azken irteeran Usakoatxan izan zen Gurutxurtu Aisialdi Taldea eta ondoren Landan freskatzeko aukera izan zuten mendizaleek, bertako ur gezan.

Urriaren 8ko txangoa goiz-buelta izango da, Biriatu eta Urruña artean eta bidean Xoldokagaina igoko da. Izen-ematea Mendizabal kinkiladendan izango da, ohiko moduan eta azken eguna urriaren 4a izango da.

Zarauzko Udalaren Gazteria Sailak diruz lagundutako jarduera da hau.