Urriaren 29an Gurutxurtu taldea Ttutturrura joango da

Erabiltzailearen aurpegia Gurutxurtu Aisialdi Taldea 2023ko urr. 19a, 12:00

Aralar inguruak ezagutzeko aukera bikaina izango dugu egun osoko irteera honetan

Aurreko irteerako arrakastaren ondoren Gurutxurtu taldeak beste ekintza zoragarri bat antolatu du. Oraingoan Ttutturru gaina izango dute helburu.

Esan bezala, egun osoko irteera izango da eta izen-ematea Mendizabal kinkiladendan egingo da, ohiko moduan Urriaren 23tik 25era.

Zarauzko Udalaren Gazteria Sailak diruz lagundutako jarduera da hau.