Abenduaren 17an Gurutxurturen txistorrada

Erabiltzailearen aurpegia Gurutxurtu Aisialdi Taldea 2023ko abe. 8a, 10:00

Loiolako akanpadarekin udazkeneko jarduerak bukatutzat eman ditu Gurutxurtu Aisialdi Taldeak eta neguari ekiteko, urteroko moduan, txistorrada antolatu du elkarteak.

Oraingoan gainera ez da aitzakiarik izango, ibilbide erraza prestatu baitute Talai-Mendi inguruetan, 6 kilometro eskaseko luzerarekin eta desnibel txikiarekin. Ibilaldiaren hasiera eta amaiera Orokietan herri eskolan izango dira.

Izen-ematea, ohi bezala, Mendizabal kinkila dendan izango da, abenduaren 11 eta 13 artean (azken ordua 19.00).

Zarauzko Udalaren Gazteria Sailak diruz lagundutako jarduera da hau.