Urtarrilaren 21ean Gurutxurturen irteera

Erabiltzailearen aurpegia Gurutxurtu Aisialdi Taldea 2024ko urt. 11a, 09:45

Lapurdiko Xoldokagaina ezagutzeko aukera izango da igandeko goiz bueltan

2023a txistorradarekin bukatu ondoren, gogotsu ekin diote berriz ere Gurutxurtu Aisialdi Taldekoek urte berriari.

Urtarrilaren 21erako, iaz bertan behera lagatako txangoa berreskuratu dute, goiz-buelta Biriatu eta Urruña artean, bidean Xoldokagaina igo ondoren. Izen-ematea Mendizabal kinkiladendan izango da, ohiko moduan, urtarrilaren 15 eta 17 artean.

Zarauzko Udalaren Gazteria Sailak diruz lagundutako jarduera da hau.