Martxoaren 3an ibilaldi neurtua

Erabiltzailearen aurpegia Gurutxurtu Aisialdi Taldea 2024ko ots. 25a, 13:00

Pagoeta Mendi Elkarteak eta Gurutxurtu Aisialdi Taldeak elkarrekin antolatuko dute eskualdeko eskolarteko aurtengo ibilaldi neurtua. Hasiera eta amaiera Zinema frontoian izango da eta ibilbidea Alle-Mendi eta Garate artean garatuko da.

Eskola kirolaren barnean dago jarduera hau, beraz adin horretako haurrek izen ematea, eskoletan emango zaizkien paperen bidez egin behar dute (3 eta 5 haur bitartean taldeko). Gomendagarria da talde bakoitzean heldu bana joatea, badaezpada ere (txikienen kasuan ezinbestekoa).

Eskola kirol adinetik kanpo daudenek ere parte har dezakete, horretarako 08:30-09:00ak artean Zinema frontoira etorri beharko dute igandean bertan eta han egin izen ematea.

Zarauzko Udalaren Gazteria Sailak diruz lagundutako jarduera da hau.