Martxoaren 17an Etumetatik Gazumera Gurutxurturekin

Erabiltzailearen aurpegia Gurutxurtu Aisialdi Taldea 2024ko mar. 7a, 09:00

Azkena ibilaldi neurtua antolatu zuten Gurutxurtukideek Pagoeta Menidi Elkartearekin batera eta jadanik prest dute hurrengo irteera.

Neguko azken iganderako irteera berria prestatu dute Gurutxurtu Aisialdi Taldekoek. Oraingoan Etumetatik abiatuta Gazumera igoko dira mendizaleak eta Andazarraten amaituko dute txangoa. Goiz buelta izango da, 9,2 kilometroko luzerarekin eta 450 metroko desnibel positiboarekin.

Izen ematea betiko moduan Mendizabal kinkila-dendan izango da, martxoaren 11tik 13ra. Gogoan izan 100 lagun ingururentzako tokia izango dela.

Zarauzko Udalaren Gazteria Sailak diruz lagundutako jarduera da hau.