Apirilaren 21ean Gurutxurturen irteera

Erabiltzailearen aurpegia Gurutxurtu Aisialdi Taldea 2024ko api. 11a, 09:30

Azken irteera Gazume mendira egin zuten martxoan eta berriro martxan dira aisialdi taldekoak; oraingoan Txoritokieta eta San Markos gotorlekuetara izango da ibilaldia.

Ibilaldia erraza izango da, 6,8 kilometroko luzerarekin eta 450 metroko desnibel positiboarekin.

Izen ematea betiko moduan Mendizabal kinkila-dendan izango da, apirilaren 15etik 17ra. Gogoan izan 100 lagun ingururentzako tokia izango dela.

Zarauzko Udalaren Gazteria Sailak diruz lagundutako jarduera da hau.