Gurutxurturen udaberriko azken irteera Mirutegira

Erabiltzailearen aurpegia Gurutxurtu Aisialdi Taldea 2024ko api. 25a, 13:00

Gurutxurtu Aisialdi Taldekoek prest dute udaberriko azken irteera maiatzaren 5erako. Arabako lurretan izango da ibilaldia, Opakuatik abiatu Mirutegira igo eta ondoren Arnoko labirintotik Andoingo urjauzietatik Andoin herrira jaitsiko dira.

Egun pasa izanik ohi baina luzexeagoa izango da ibilaldia, 11,9 kilometro guztira, baina desnibela handia ez denez, 250 metro inguru, ez du zailtasun handiegirik.

Izen ematea, ohi bezala, Mendizabal kinkiladendan izango da eta apirilaren 30ean, asteartea, arratsaldeko zazpiretan itxiko da.

Zarauzko Udalaren Gazteria Sailak diruz lagundutako jarduera da hau.