Xabier Euzkitze Gure Esku Dagoren abesti berrian kantari

'Hatz puntetan' izeneko abesti berria plazaratu du Gure Esku Dago plataformak, Donostian azaroaren 18an egingo duten herri galdeketaren harira. Harkaitz Canoren letra eta Joserra Senperenaren musika ditu abestiak. Hainbat aurpegi ezagun agertzen dira bideoklipean, tartean, baita Zarauzko bizilaguna den Xabier Euzkitze ere.