Huntzaren bideoklip berrian ere ageri da Amaia Urbieta zarauztarra

Aldapan gora abesti arrakastatsuko protagonista da zarauztarra, eta Lasai-lasai bideoklip berrian ere ageri da segundo batzuez. Aurreko lanari keinu egiten diote, hala, Huntza musika taldekoek. Izan ere, 7,4 milioi ikustaldi ditu Aldapan gora lanak Youtuben.