Putre bat agertu da itsas pasealekuan

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2021ko ira. 19a, 15:35

Eguerdi partean putre bat agertu da Zarautz eta Getaria arteko itsas pasealekuan, lehenengo tunelaren eta komun publikoen artean. Hegaztia lasai antzera topatu dute bertatik pasieran igaro direnek, lurrean nahiz baranden gainean. Zenbaitzuk argazkiak ateratzeko eta bideoz grabatzeko aprobetxatu dute; hona hemen Hitzara iritsi den ikus-entzunezko horietako bat.