Ametzola etxean ekoitzitako azaloreak 'Sukalerrian' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2022ko abe. 7a, 10:30

Elkano auzoan dagoen etxe ekologikoko jabeak, Gorka Silvanek, Joseba Argiñanok zuzentzen duen programan azaldu du hiru azalore mota ekoizten dituztela eta hauek sukaldean prestatzeko gomendioak ere eman ditu.

Duela hiru urte abitu zuten Elkano auzoan Ametzola etxola ekologikoaren proiektua, eta, besteak beste, hiru motatako azaloreak ekoizten dituzte: zuria, berdea eta morea. Bakoitzak dituen ezaugarriak zein diren eta nola kozinatu daitezkeen azaldu du Gorka Silvan Ametzolako arduradunak Joseba Argiñanok zuzentzen duen ETB1eko Sukalerrian sukaldaritza saioan.