Garazi Peritzek bere esperientzia kontatu du 'Ta bihar zer?' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2023ko urt. 11a, 10:00

Leire Palaciosek aurkezten duen ETB1eko Ta bihar zer? saio berriak familia izan zuen hizpide bere aniztasun zabalean atzoko atalean. Gonbidatuen artean, Xabier Euzkitze eta haren alaba Garazi Peritz izan ziren.

Txikitatik daki Garazi Peritzek Kolonbian sortu zela eta adoptatua dela. Senide biologiko batzuekin harremanetan jartzeko aukera ere izan du, baita Kolonbia ezagutu ere. Hori guztia kontatu zuen kameraren aurrean.