Occhi Di Farfallaren Bonbereneako zuzenekoen ikus-entzunezkoak ikusgai

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2023ko urt. 28a, 12:30

Occhi di Farfallak zuzeneko emanaldia eskaini zuen joan den uztailaren 19an Tolosako Bonberenean. Orain, bertan grabatutako hainbat abestiaren ikus-entzunezkoa aurkeztu ditu berriki Bonberenea Ekintzak-ek.

Hodei Esteban eta Miren Arangurenen taldeak duela ia urtebete argitaratu zuen beraien iraupen luzeko laugarren diskoa, Iraun izenburupean. Lan horretako Beste behin esnatu naiz eta Iraganik gabe abestien ikus-entzunezkoak jaso dituzte, baita 2016ko Lerroetatik ihes diskoa ixten duen kantaren moldaketa berritua ere.