Ainhoa Agirreazaldegi Bizipozaren 'Eredu bat' bideoklipean

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2023ko ots. 5a, 08:30

Mundu Berri Bat Guztiontzat kantu eta bideoklip proiektuaren hirugarren edizioa prest du Bizipoza elkarteak: hamabi abestiz eta beste horrenbeste bideoklipez osatutako CDa eta DVDa. Hain zuzen, aurreneko bideoklipa zabaldu berri du Bizipozak Eredu bat abestiarekin, eta bertan ageri da zarauztarra.

Bizipoza elkarteak prest du Mundu Berri Bat Guztiontzat egitasmoko hirugarren edizioa: alegia, elkartearen kantu eta bideoklip proiektua. Hamabi abestiz eta beste horrenbeste bideoklipez osatutako CDa eta DVDa da, eta aurreneko bideoklipa gizarteratu du, Eredu bat izenekoa. Bertan ageri da Ainhoa Agirreazaldegi zarauztarra; bera da, izan ere, abesti horretako letren egilea.

Musika, beste urteetan bezala, beste zarauztar batek sortu du: Xabi Zabalak.

36 elkartek osatzen dute Bizipoza sarea. Horiek "izaera bereziko gaiak lantzen dituzten elkarteak dira, hainbat eskubide bete gabe eta behar bereziak dituzten haur eta familiek osatutakoak".