Zarauzko bizilagun Pat Cowie 'Amarauna' irratsaioan izan da

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2023ko ots. 13a, 15:45

Eskozian jaio, Londresen bizi, Caracasera joan eta bueltan Euskal Herrian kokatuta familia eta bizitza eraiki duen emakumea da Pat Cowie. Egun Zarautzen bizi da, eta atzo Euskadi Irratiko Amarauna irratsaioan elkarrizketatu zuten.

Eskoziako Port Gordonen jaio eta nerabe zela Londresa joan behar izan zuen aitaren lanagatik. Horrek bizimodu berria ireki zion eta Unibertsitatean euskal jaioterriko ikaskidea ezagututa iritsi zen Pat Cowie Euskal Herrira, orain dela 36 urte. Bolada luzez Aian bizi ondoren, egun Zarautzen bizi da.

Euskal Herrira iritsi eta lehendabiziko lana euskara ikastea izan zuela kontatu zuen atzo Euskadi Irratiko Amarauna saioan eskainitako elkarrizketan. Gaur egun, hori du etxetik kanporako hizkuntza; etxean ingelesez aritzen baita.