Occhi di Farfalla taldeko kideak 'Hitzokei' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2023ko ots. 21a, 10:00

Haien Iraun azken diskoaren nondik norakoak azaltzen aritu ziren atzoko saioan Urko Aristi aurkezlearekin.

Occhi di Farfalla taldearen arima eta sortzaile diren Miren Aranguren eta Hodei Esteban Urko Aristik aurkezten duen ETB1eko Hitzokei saioan izan ziren atzo arratsaldean. Iraun izeneko haien azken diskoa aurkeztu zuten. Estreinakoz analogikoan grabatu dute Andoaingo Garate estudioan eta Estebanek adierazi zuenez, emaitzaz baino gehiago prozesuaz gozatu nahi dute.