Wasabi liburu dendari tartea egin diote 'Artefaktua' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2023ko ots. 27a, 09:30

Manga komikietan espezializatuta dagoen establezimenduko jabea, Aitzol Martiarena, elkarrizketatu dute ETB1eko kultur saioan.

Wasabi Manga komikietan espezializatutako liburu denda euskal telebistako kameren bisita jaso du asteburuan. Izan ere, larunbatetan eskaini ohi duten Artefaktua kultur saioan elkarrizketa egin diote Aitzol Martiarena establezimenduko jabeari. Dendaren sorreraz eta manga generoaren berezitasunaz aritu dira bertan.