Jose Mari Mitxelena sukaldaria 'Sukalerria' saioan

Joseba Argiñanok aurkezten duen ETB1ko Sukalerrian saioa Gure Txoko jatetxeko sukaldera sartu zen atzokoan.

Joxe Mari Mitxelena sukaldariarekin bildu ziren ETB1eko Sukalerrian saioko kideak Zarauzko Gure Txokoa jatetxean. 20 urte bete ditu aurten establezimenduak, eta hasiera-hasierako printzipioei fidel jarraitzen die, garaiko produktuekin euskal sukaldaritza lantzen. Mitxelenak bieira eskabetxean mendiko angulekin kozinatu zuen.