Fermin Alvarez itsas geologoa 'Faktoria' irratsaioan

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2023ko mai. 27a, 15:00

Dublingo Trinity Collegeko doktoregaia da zarauztarra, eta azken milurteetako itsas-mailaren gorabeherak ditu ikergai.

Irlandako kostaldean sedimentuak bildu eta laborategian aztertzen ditu Fermin Alvarez Agoues itsas geologo zarauztarrak, eta modu horretan azken milurteetako itsas mailaren gorabeherak ikertzeko.  Une honetan, Dublingo Trinity Collegeko doktoregaia, eta horretan oinarritzen da bere doktore tesia. Iragana ezagutuz gero etorkizunaren nondik norakoak aurreikusi daitezkeela jakitera eman du aste honetan Euskadi Irratiko Faktoria irratsaioko Munduaren Akabera tartean.