Ibon Oregi elkarrizketatu dute surfari buruzko 'Lay Day' bideo podctastean

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2023ko eka. 5a, 12:25

Hanka galtzea eragin zion istripuaz eta ordutik bizi izan dituenak kontatu ditu Zarauzko bizilagunak Olaia Elorriagak eta Ander Lopez Lerenak gidatutako Gaztea irratiaren saioan. Tartean, Munduko Surf Egokituko Txapelketaz aritu da.

Zarautzen bizi den Ibon Oregi kirolaria izan da Gaztea iratiko Lay Day bideo podctasteko azken protagonista. Bigarren denboraldia du Olaia Elorriagak eta Ander Lopez Lerenak gidatutako saioak eta zazpigarren atalean elkarrizketatu dute Munduko Surf Egokituko Txapelketa laugarren postuan amaitu zuen Zarauzko bizilaguna.

Hain justu, txapelketa horretan parte hartu arteko ibilbideaz aritu da Oregi Lay Day saioan. Horregatik, hanka galtzera eraman zuen istripuaz eta ondoren etorri zen errekuperazioaren nondik norakoak azaldu ditu.