Ana Galarragaren 'Zipriztinak'

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2023ko eka. 6a, 17:15

Euskal Idazleen Elkartearen Zipriztinak bideo-sorten azken protagonista Ana Galarraga izan da, eta Bazen behin nerabe bat pieza aurkeztu du bertan.

Bideo-sorta horiek gonbidatuak nortzuk diren erakusteko beste modu bat da, eta idazleen elkarteak hainbat sortzailerekin aurrera eramaten ari den atala da. "Ikusi, gozatu eta zuen inguruan zabaldu, idazketari eta irakurketari lotzeko gonbita" direla nabarmendu dute elkartetik. Azken atalean, Ana Galarraga izan da gobidatua