Bixente Martinezen zuzenekoa Otzaurteko Beunda aterpean

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2023ko uzt. 31a, 19:50

Urmuga jaialdiaren barruan aritu zen uztailaren 18an, Oskorriren haritik.

Mendia eta musika uztartzen dituen Urmuga jaialdiaren barruan, hainbat euskal musikari eta sortzaile ari dira parte hartzen aurten ere. Zarauzko bizilagun Bixente Martinez horietako bat da. Zegamako Otzaurteko Beunda aterpean (Gipuzkoa) aritu zen bera, hilaren 18an.

Oskorriren haritik, kontzertu laburra baina gogoangarria eskaini zuen gitarrista beteranoak. Zuzeneko haren laburpen bideoa Gotzon Aranburuk grabatu zuen, eta Badok atariak joan den astean igo zuen youtube kanalera.