ZKEko Futbol atalak Irene Paredes jokalaria zoriondu du Munduko Txapelketa irabazteagatik

Irene Paredes Munduko Futbol Txapelketan irabazitako dominarekin. (Iturria: @ZarautzKE)

Irene Paredesek 2007-2008 denboraldian jokatu zuen Zarautz Kirol Elkartean, 16 urte zituenean.

Munduko Txapelketa irabazi du Irene Paredes futbol jokalariak Espainiako selekzioarekin, eta Zarautz Kirol Elkarteko Futbol atalak zorionak eman dizkio sare sozialen bidez. Izan ere, Paredesek 2007-2008 denboraldian jokatu zuen Zarautz Kirol Elkartean, 16 urte zituenean, eta handik Realera egin zuen jauzia. "Zarautz Kirol Elkartean aritu eta Munduko Txapelduna den lehen futbol jokalaria zara! A zer nolako ohorea eta harrotasuna!! Besarkada estu bat ZKE osoaren partez! Gozatu, merezi duzu eta!". Paredesek ZKEn futbolean jokatzen zueneko argazkiak ere partekatu dituzte Twiter bidez.